Halere, festa ez da amaitu, eta bihar goizaldean Korrika 18 herrira iritsi aurretik, 17:30ean Herriko Plazan jaiak jarraituko du, erraldoi eta buruhandi, txokolate jana eta musikaz girotuta.
'Ika, ika, ika, hemen dator Korrika!' ozen egin dute oihu Aretxabaletako neska-mutilek arratsaldean. Eguraldia lagun, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako haurrek gustura egin dute korrika, lekukoa batak besteari pasatuz. Herriko Plazan amaitu dute lasterketa eta bertsoak ere kantatu dituzte, Kurtzebarri Eskolako balkoitik.
Halere, festa ez da amaitu, eta bihar goizaldean Korrika 18 herrira iritsi aurretik, 17:30ean Herriko Plazan jaiak jarraituko du, erraldoi eta buruhandi, txokolate jana eta musikaz girotuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.