Korrikarako prest daude herritarrak, eta bihar iritsi aurretik, beroketa saioa egingo dute gaur arratsaldean. Korrika Txikiarekin, neska-mutilen txanda izango da eta euskararen alde lasterketa egingo dute herriko kaleetan zehar.
Haur hezkuntzako ikasleek irekiko dute korrikaldia, 15:30ean irtengo dira Pausokatik eta Txakoli taberna, Diara, Herriko Plaza, eta Pausokako biribilgunera egingo dute korrika. Orduan, lehen hezkuntzako neska-mutilen txanda izango da, Zaraiatik pasata, Diara eta Herriko Plazara joango dira. Festaren amaiera denek batera egingo dute, bertso saioa eta musika egongo da.
Festa, arratsaldean zehar
Korrika txikiaren ostean, 17:30ean festak segituko du Herriko Plazan. Trikitilariek girotuta, Erraldoi eta Buruhandiak arituko dira eta txokolate jana ere egingo da.