Aurreko urteko markari eutsi dio lehiaketak eta Movibeta plataformak egileen artean duen arrakastari esker, Huhezinema Jaialdia egonkortu egin dela esan daiteke. Momentu honetan, jaialdiako antolatzaileak hautaketa prosezuan murgilduta dabiltza eta datorren asterako prest izango dute film finalisten zerrenda.
Apirilaren 16tik 18ra bitartean izango da lehiaketa ofiziala Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.