Urbaltzek irabazi du Aretxabaletako elkarteen arteko Mus Txapelketa

Lander Diego 2013ko martxoaren 15a

Pasa den larunbatean, martxoaren 9an, Aretxabaletako elkarteen arteko Mus Txapelketa ospatu zen. Aurten zazpi elkartek neurtu dute karten jokorako abilezia, Urkuluko elkartean, txapelketarako aukeratutako egoitzan. Antolatzaileek txapelketan izandako giro ona azpimarratu dute eta eskerrak eman dizkiete parte-hartzaile guztiei.


Urbaltzeko ordezkariak izan ziren txapelketako garaile, bigarren postuan Murualdekoak geratu ziren eta hirugarrenean Hibai Gainekoak. Finalaren ostean, afaria izan zen elkartean, eta hori amaitzean banatu ziren garaikurrak.

Urkulu elkartetik eskerrak

Giro ezin hobean igaro zuten eguna eta, hori horrela, Urkulu elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete gerturatu ziren parte-hartzaile guztiei eta, bereziki, ardoekin lagundu zieten Gomez de Segura upategiei eta sarietan laguntzaile izan zuten Gertu janari dendakoei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak