Batetik, sare sozialak hartuko dituzte ardatz, eta horien gainean eskolak emango dituzte. Euskarazko saioak izango dira, eta martxoaren 18an hasi eta hilaren 26an amaituko dira; 14 orduko iraupena izango du ikastaroak. Sare sozialak 2.0 ikastaroa 09:00etatik 11:00etara eskainiko dute.
Bestalde, Software librea ikastaroa emango dute KZgunean hilaren 19tik 26ra. Euskarazko saioak 11:00etatik 13:00era izango dira.