Domina ugari Hondarribiatik Aretxabaletara

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 11

Eskola Kirolaren baitan lan bikaina egin zuten Hondarribian haurren eta alebinen kategoriako Gipuzkoako kumite lehiaketan Udako ordezkariek.

Lau parte hartzaile bertaratu ziren Hondarribira Udako taldetik. Hala, haurren kategorian, 50 kilo azpikoen artean Eneko Calvok 1.go postua eskuratu zuen; Alex Benitezek 3. egin zuen 55 kilo azpikoen kategorian; eta 60 kilo baino gehiagokoen artean Andoni Martinek 3. postua eskuratu zuen. Eta alebin misto mailan Joanna Perez bigarrena izan zen. 

Udaberriko jaialdiaren hurrengo hitzordua, apirilaren 27an jokatuko da Donostian.

Zorionak guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak