Begirada taldearen 'Balitzen hioa' dago etzi Arkupen

Mirian Biteri 2013ko martxoaren 11

Begirada taldearen 'Balitzen hioa' izeneko lana ikusi ahalko da etzi, eguaztena, Aretxabaletako Zaraia aretoan, 19:00etan. Sarrerak lau balio du.

Hitzen balioa abiapuntutzat hartuta, Ainhoa Agirreazaldegi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariek testu batean sakondu dute, eta horren harira prestatutako gidoi hori agertokira eroango dute Esti Curiel, Leire Ugarte eta Hodei Untzueta aktoreek. Ainhoa Alberdi arduratu da zuzendaritza lanak egiteaz.

Begirada taldearen antzezlan berria martxoaren 8aren harira, Aretxabaletako Gizarte Ongizate, Kultura eta Berdintasun Sailek gertatutako egitarauaren barruan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak