Goroetakoa Santiagoren bizitzari eskainitako erretaula bakarra da Gipuzkoan; XVI. mendekoa. Ana Isabel Ugalde arrasatearrak arte lan horren azterketa sakona egin du Santiagoren Ikonografia Gipuzkoan. Besteak beste, jakinarazten du Miguel Perez de Sardaneta dela egilea, eta zurezkoa dela, trauskilki polikromatua eta estiloz erromanista. Predelak, bi gorputzek, hiru kalek eta frontoidun atikoak osatzen dute. Bisita gidatuan horren gaineko informazioa eskainiko da.