Kantu jolasak eta psikomotrizitate kontuak Kuku Mikurekin

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mar. 11a, 10:10

Kantu jolasen ikastaroa eta 'Zer egiten dute haurrek psikomotrizitate gelan?' hitzaldia antolatu ditu Kuku Miku elkarteak. Martxoaren 23an eta apirilaren 23an izango dira, hurrenez hurren.

Kantu jolasen ikastaroa martxoaren 23an izango da, 17:30ean eta 2 eta 5 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta egongo da. "Elkarteko bi kidek emango dute ikastaroa eta ondo pasatzeaz gainera gure haurrekin jolas egiteko kantu jolas batzuk ikasteko aukera ere izango dugu".

Antolatutako bigarren hitzordua berriz, psikomotrizitateari buruzko hitzaldia izango da. Apirilaren 23an Ianire Jaio Isasi psikomotrizistak hartuko du hitza, 18:00etan, elkartearen lokalean. Aditzera eman dutenez ekintza hauetan parte hartu gura izenez gero, ez da aurrez izenik eman beharko.

Bestalde, nahiz eta oraindik datarik zehaztu ez duten, Kuku Mikukoek  Meitai Maitiekoek eskainitako tailerra antolatu dute eta bertan, "material desberdina ekarri eta nola erabiltzen diren erakutsiko digute: haur-eramaileak, pixoihal bererabilgarriak..."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak