60. hamarkadan hasi ziren lehenengo emakumeak rockaren munduan euren burua ezagutzera ematen. Janis Joplin eta Suzy Quattro bezalako abeslariek, edo Shanqri-las taldeak gizonezkoena zen munduan bidea zabaldu zuten. Ondoren, The Runnaways, Girlschool edo L7 bezalako taldeak etorri ziren... eta talde horien guztien espiritua jarraituz, Emakumearen Nazioarteko eguna ospatzeko, Euskal Herriko bi proposamen izan genituen Aretxabaletan: On eta Kokein. Bi taldeak gizon eta emakumeez osatuta daude eta ikuspuntu hori euren abestietan igar daiteke.
Oholtza gainera igotzen lehenengo taldea On izan zen. Itsaso Gutierrezen (Jauko Barik, Xarma) proposamenak rock, stoner edo hardcorea bezalako estiloak jorratzen ditu eta euren lehenengo diskoa aurkeztu zuten.
Ondoren, rock alternatiboa egiten duen Eibarko Kokein talde beteranoaren txanda izan zen.