Amaia ume-denda, Asensio, Benito Oinetakoak, Belar Meta, Brasileña, Gertu, Haurak, Kilima, M5, Orly, Tinta Beltza, Titare eta Txilarra batu dira. Horiez gain, Kurtzebarri eskolako ikasleek ere bigarren eskuko gauzak saltzeko postua jarri dute, ikasketa-bidaiarako dirua ateratzeko.
Udazken-neguko maukez gain, umeendako tailerrak ere badaude, Kurtzebarrikoen eskutik, eta Aretxartek berak jarritako tabernatxoa ere bai. 20:00etan amaituko da azoka.