Ohorezko mailara igotzeko azken aukera, bihar

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 8a

Ohorezko mailara igotzeko azken aukera daukate bihar Arrasate-Arlutz A xake taldeko kideek Bilboko Alhondigan. Gros B taldea izango dute aurkari.

Donostian jokatutako azken aurreko hitzorduan ezin izan zuten maila igoera ziurtatu. Aitor Alcaide kidearen arabera, "aurkariek gu baino hobeto prestatu zituzten partidak, eta azkenean galdu". Hala, 3-1 galdu zuten Easoren aurka.

Gros B taldea izango dute aurkari biharko hitzorduan. "Azken bigarren postuan daude eta teorikoki irabazi beharko genuke. Dena den, igotzea ez dago gure esku sailkapena ikusita. Ea zortea daukagun!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak