Bi postutarako lan-poltsa deialdia egin du Udalak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 5a

Aretxabaletako Udalak arkitekto teknikoa eta herri-lanetako ingeniari teknikoa kontratatzeko lan-poltsa zabaldu du. Hilaren 15era arte dago izena emateko aukera.

Arkitekto Teknikoaren edo herri lanetako Ingeniari teknikoaren tituluaren jabe direnek hartu dezakete parte. Gainera, 16 urte beteta eduki behar dute, eta ez dute lanpostuari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko liokeen gaixotasunik edo tatxa fisiko edo psikikorik eduki behar.

Oinarri eta onformazio gehiago hemen: http://www.aretxabaleta.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak