Ia 300 kilo elikagai batu dituzte Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 5a

Aretxabaletako Lanbide Eskolak elikagai bilketa egin berri du Gipuzkoako Elikagai Bankuaren alde. Hala, ia 300 kilo jaki batu dituztela eman dute aditzera. Martxoaren 1ean amaitu zen kanpaina, eta eskerrak eman gura izan dizkiete parte hartu dute guztiei.

"Mila esker Aretxabaleta Lanbide Eskolak Gipuzkoako Elikagai Bankuaren alde egindako kanpainian parte hartu duzuen herritar guztioi, oraingo honetan 300 kiloak lortzetik oso gertu gelditu gara. Lanbide Eskolan honelako kanpainia bat antolatu den lehen aldia izan da eta ikasleen artean kontzientziazio maila altua lortu izanagatik, balorazio positiboa egiten dugu.

Dagoeneko bildutako guztia Gipuzkoako Elikagai Bankuaren esku dago. Gogoratu bailaran Gipuzkoako elikagai bankuak duen egoitza Bergaran dagoela eta kutxako 2101.0005.19.0010683274 kontuan egin ahal diren aportazio ekonomikoetaz gain bolondres bezala lan egin nahi duen edonor beraiekin kontaktuan jartzea besterik ez duela. http://www.bancoalimentosgipuzkoa.org/  webgunean aurkitu daiteke informazio guztia."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak