'Aldamenekoa' liburuaz egin zuen berba Ainara Gorostizuk

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko martxoaren 5a

Ainara Gorostizu Aretxabaletako Zaraia aretoan egon zen atzo iluntzean 'Aldamenekoa' liburuaren gaineko solasaldia eskaintzen. Tene Muxika bekaren bidez jaio zen liburuaren sorrera eta bilakaera hartu zituen ahotan eta bertaratu zirenek gogoz entzun zituzten Gorostizuren esanak.

"Gure artean bizi diren atzerritarrak dira Aldamenekoa osatzen duten istorioetako protagonistak. Kalean ikusten nituenean galdera ugari sortzen zitzaizkidan: zerk bultzatuta etorri dira? nolako bizimodua izango dute?..."

Tene Muxika bekaren deialdira aurkeztu eta eman ziotenean, "galdera guzti horiek erantzun beharrean sentitu nintzen". Eta emaitza, Aldamenekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak