Aretxabaletan hainbat eta hainbat neska zeuden eskalada kirol trebea ikasi eta praktikatzeko gogo eta ilusioarekin. Ibarra kiroldegiak ez zuen zerbitzu hau eskaintzen oraindik eta horregatik, Aretxabaletako M5 kirol dendako Nerea Lete arduraduna hasi zen lehenengo urratsak ematen. Aretxabaleta eta bailarako herriko neskei ikastaroari buruz informatu ondoren, emaitza oso positiboa izan dela esan daiteke, hamahiru neska animatu baitira taldea osatzera; gehienak Aretxabaletakoak dira, hamaika hain zuzen eta besteak, bata Arrasatekoa eta bestea Bergaratarra da.
Astelehen eta ostegunetan izaten dira ikastaroak, ordu bateko bi saio bereizten direlarik; eguerdietan hiruretatik lauretara eta arratsaldetan zortziretatik bederatzirak arte.