Azken aukera dute egubakoitzean Uratz Alde elkartean egingo den bertso-afarira joan gura dutenek. "Sarrerak agortzear daude, 10 bat besterik ez dira geratzen". Hala adierazi dute Loramendi Elkartetik.
Jon Maiak eta Aitor Sarriegik nola inprobisatuko duten jakin guran, 65 lagunek erosi dute dagoeneko afarirako sarrera. "Geratzen diren apurrak, Loramendiren lokalean edota Taberna Berrin aurkituko dute herritarrek". Izan ere, 75 pertsonentzako afaria prestatuko du Loramendik. "Iaz ere sarrera guztiak saldu genituen. Kasu hartan, Igor Elortza eta Andoni Egaña etorri ziren Aretxabaletara".
Urteroko hitzordua, arrakastatsua izango da beste behin, zalantza barik.