'Pisukideak' antzezlana gaur Arkupen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko otsailaren 26a

Korrika kulturalaren egitarauaren barruan, Arkupe Kultura etxean egingo dute gaur, martitzena, 19:00etan Jon Zubiaga arrasatearrak eta Sonia Villamor bilbotarrak protagonizatutako 'Pisukideak' antzezlana. Komedia gazi gozoa da, publiko zabalarentzako aproposa.

Markos (Jon Zubiaga) eta Matilde (Sonia Villamor), salgai dagoen Markosen amonaren etxean elkarrekin bizi diren bi lagun dira; aterpea konpartitzen dute etxea husteko abisuaren zain dauden bitartean. Hortik abiatzen da ordubeteko iraupena duen istorio gazi-gozoa; izan ere, egileek komedia hurbil moduan definitzen badute ere, badira egunerokotasuneko kontakizunean, puntu dramatikoak ere. Publiko zabalarentzako ikuskizuna da.

Dekoratu sinpleak

Ezereza, hutsa, erakutsi gura izan dute taularen gainean, horregatik, euren etxea irudikatzen duen kubo txuri txiki bat besterik ez dute aktoreek lagun. Ander Garaizabal, teknikariaren laguntzarekin osatuko dute Peru Magdalena idazleak jositako istorioaren eszenografia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak