Norberaren osasuna eta ongizatea hobetzeko laguntza pertsonalizatuan datza proiektuak. 3 programa daude bertan, bakoitzak helburu ezberdina jarraitzen duelarik:
- Modu osasuntsuan pisua galtzea.
- Gaixotasun kardiobaskularren prebentzioa.
- Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen osasuna hobetzea.
Partehartzaile bakoitzak, zalantza guztiak argitu ahal izateko tutore bat izateaz gain, Contact Center bat izango du, hots, tutoreak argitu ezineko zalantzaren bat izan ezkero, Osasun enpresarekin email edo telefono bitartez harremanetan zuzenean jartzeko. Momentuz, 20ko hiru talde apuntatu dira.
Bestalde, IbarOsasun txokoa ere prestatu da, bertan partehartzaileek norberaren pisua neurtu, tentsioa hartu eta datu guztiak monitorizatzeko.