Bat-bateko sorkuntza saioa dago etzi Aretxabaletako kuartel zaharrean

Mirian Biteri 2013ko otsailaren 22a

Jaiki elkarteak antolatuta, Bat-bateko sorkuntza saio berria izango da etzi, domeka, Aretxabaletako kuartel zaharrean, honako ordutegian: 17:30etik 19:30era.

Jaikitik gogorarazi dute hileko azken domekan egiten dela, eta musika, dantza, antzerkia eta arte ederrak gustuko dituztenei zuzenduta dagoela, jolasa berreskuratu eta sormena askatzeko espazio bila dabiltzanendako. Horren harira, aipatu dute ez dela beharrezkoa eskarmentua izatea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak