Aretxabaletako Lanbide Eskolak elikagaiak batuko ditu hil amaiera arte

Mirian Biteri 2013ko otsailaren 23a

Aretxabaletako Lanbide Eskolak elikagaiak batzen dihardu. Otsail amaiera arte eroan ahal izango dira jakiak, astelehenetik egubakoitzera bitartean, 08:00etatik 21:00etara.

Lanbide Eskolakoek gogorarazi dute edozeinek parte hartu ahal izango duela, eta jasotzen dena Gipuzkoako Elikagai Bankurako eroango dela. Horrekin batera, jakinarazi dute honezkero 150 kilo janari baino gehiago bilduta dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak