197/2006 doktrina, Sahara eta martxoaren 8a berbagai Aretxabaletako Udalean

Mirian Biteri 2013ko otsailaren 18a

Ezohiko osoko bilkura dago gaur, astelehena, Aretxabaletako udaletxean. Betiko moduan, 18:00etan hasiko da batzarra.

Denera, lau gai izango dituzte izpide udal ordezkariek: Bilduk aurkeztutako 197/2006 doktrina. Zigor gehigarriaren ankerkeria izeneko mozioaz jardungo dute lehenengo. Jarraian, Mendebaldeko Saharari buruz Aralarrek sartutako mozioaz eztabaidatuko dute, eta horren ondotik, Emakumearen Nazioarteko Egunaren gainean Aralar eta Bilduk elkarlanean aurkeztutako adierazpen instituzionalaz. Gai zerrendan aurreikusitako laugarren puntua kontuhartzailearen jakinarazpenari buruzkoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak