"Bisita honen helburua izan da fakultatea, eraikina, herritarrei erakustea. Uste dugu unibertsitateak eta herriak harreman zuzena, estua, izatea garrantzitsua dela eta herritarrei erakutsi gura izan diegu eraikina", azaldu du Andres Gostin irakasleak.
Gelak, azpiegiturak, edizio gela, ordenagailu gela, irrati estudioa ... ikusi dituzte herritarrek. "Liburutegian ere izan gara eta herritar batek galdetu du ea eurek ere erabili dezaketen. Pozik entzun dut galdera. Eta erantzuna baiezkoa da, noski", kontatu du Gostinik.
Ikusentzunezko ikasketak eskaintzen ditu hor MUk, lau mailatan. 140 ikasle inguru ditu eta lehen promozioa ekaina-uztaila aldean aterako da.