Aretxabaletako Arteman enpresak egin du bideoklipa, Iban Toledoren zuzendaritzapean. Bertan, 1936ko Gerra aurreko bi emakumeren arteko maitasun istorioa kontatzen da. Paper nagusia Leyre Berrocal eta Erea Lopez aktoresek interpretatzen dute, eta Su Ta Gar taldeko kideak ere ageri dira aktore lanetan. Garai hartako estetika eta egoera lortu asmoz, Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa erabili da dekoratu gisa. Taldearen estudioko bederatzigarren lana da 'Ametsak Pilatzen' (2011ko urria, Jo Ta Ke Ekoizpenak), eta 'Zain, zure zain' kantuaren bideoklipa disko horretatik atera den hirugarrena da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.