MUko Huhezi fakultateko ikus-entzunezko adarrak Aretxabaletan daukan campus berria herritarrei erakusteko ate irekien eguna antolatu du MUk. Zapatuan izango da, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Nahi duten herritar guztiak hurbildu ahal izango dira eta bisita gidatuak antolatuko dira edizio gelak, irratia, platoa, eskolak emateko gelak eta bestelakoak erakusteko. Amaieran, gainera, luncha eskainiko dute. MUtik adierazi dute aretxabaletar guztiak gonbidatuta daudela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.