Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko bidegorria itxita dago ostera

Mirian Biteri 2013ko otsailaren 12a

Aretxabaletako hegoaldeko sarreran gertatutako lur-jausi berri batek bidegorria hartu du, eta zati bat moztu behar izan dute. GI-627 errepide bazterretik pasatzeko aukera dago, eta horrek Almenera doazenen haserrea eragin du, oso arriskutsu dagoelako, eta zaintzarik ez dutelako jarri.

Gogorazi behar da ume asko pasatzen direla egunero zati horretatik, Arizmendi ikastolako Almen gunera joateko.

Ez da azken egunotan ingurune horretan gertatzen den lehenengo lur-jausia. Egubakoitzean beste bat egon zen, eta 20 metro luze inguruko bidegorri zatia estali zuen. Asteburuan lurra, harriak eta zuhaitzak kentzen ibili ziren, eta atzo zabaldu zuten ostera bidegorria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak