Neguko solstizio barruan dauden jaien nondik norakoak azaldu dizkie Stürtze adituak. Naturaren pizkundea eta emankortasuna adierazten duten jaiak, hain zuzen: "Basatiaren eta zibilizazioaren arteko borroka, natura eta hiriaren artekoa da. Lurraren misterioa agerian geratzen da", jakinarazi die eta gaineratu: "Purifikazioa, sendatzea eta argia (kandelak) dira egunotako ezaugarriak, baita birjintasuna ere naturarekin lotuta".
Era berean, eskean ibiltzearen arrazoiak argitu dizkie: "Jatekoarekin lotuta dago hori; neguan, garia eta txerrikia bukatzean, gosea zen nagusi eta hortik eskean ibiltzea".
Elkartutakoek gustura jarraitu dituzte egunotako jaien gaineko kontuak.