Aretxabaletako koadrilak Aratuste-domekara begira

Mirari Altube Arrese 2013ko otsailaren 5a

Aratuste-domeka noiz iritsiko zain mozorroei azken ukituak ematen dabiltza koadriletako kideak egunotan. Emozioa egunez egun handiagoa da eta jairako gogoa ere bai. Aratuste giroa, baina, egubakoitzetik izango da gurean musika eskolako kideek egingo duten ikuskizunari esker; musikak eta dantzek bat egingo dute plazan.

Leizarra musika eskolakoak hasiko dira girotzen Aratusteak egubakoitzean. Bandak, txistulariek eta dantzariek ikuskizun dotorea eskainiko dute Herriko Plazan (17:30). Eta Kuku Mikuko kideek txokolate beroa eskainiko dute.

Aratuste-domeka koadrilek girotuta

Aratuste-domeka koadrilek girotuko dute. Txistulariek egingo diote ongietorria egunari eta gero txino dantzak hasiko du ospakizuna (11:45). Ondoren koadrilen desfilea hasiko da Copreci lantegi albotik eta kalejira egin. Kiroldegira joko dute gero koadrilek bazkaltzera (14:30); 600 bat lagun elkartuko dira.

Arratsaldea Erre Erre elektrotxarangaren kalejirak hasiko du (17:30). Gero mozorro lehiaketaren sariak banatuko dituzte Herriko Plazan (18:45) eta bukatzeko Santa Ageda neska-mutilek azken dantza saioa eskainiko dute (19:00).

Mozorro lehiaketako sariak

Hona 16 urtetik gorakoendako sariak:

  • Originaltasun saria: 160 euro
  • Girotze saria: 160 euro
  • Muntaia onenaren saria: 160 euro
  • Banaka, binaka saria: 160 euro
  • Adin nahaste saria: 160 euro

16 urtetik beherakoendako:

  • 1. saria: 150 euro
  • 2. saria: 120 euro
  • 3. saria: 100 euro
  • 4. saria: 80 euro
  • 5. saria: 60 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak