Spinning gela beteta Jose Luis Kortarekin batera pedalkadak emateko

Ander Monedero 2013ko ots. 3a, 13:57

Jose Luis Korta patroi, entrenatzaile eta showmanak 60 minututako spinning saioa egin zuen Ibarra kiroldegian.

Kortak, spinning saioa hasi aurretik, Ibarra kiroldegia ezagutzeko aukera izan zuten eta baita aspaldiko lagunekin egoteko aukera izan zuen: bisita gidatua sai eta berehala, Alberto Iñurrategirekin elkartu baitzen.

Ibarra kiroldegiak eskaintzen dituen aukerekin harrituta geratu zen, eta Aretxabaletan kirola ez egiteko aitzakiarik ez dagoela nabarmendu zuen eta bere gaztaroan kirola egiteko horrenbeste aukerarik ez zegoela adierazi zuen. Ohikoa den bezala, Kortaren bisitak ikusmina piztu zuen eta batek baino gehiagok argazkia bat egiteko eskatu egin zion.

Spinning saioari dagokionez, ordubeteko saioa izan zen eta Dabid Berezibarrek zuzendu zuen. Kortarekin batera, 30 bat lagun izan ziren bizikleta estatikoaren pedalei eragiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak