Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoak UDAren lana eskertu du

Ander Monedero 2013ko otsailaren 2a

Gipuzkoako Txirrindulari elkargoak batzar orokorra egin du gaur Aretxabaletan, eta bertan Aretxabaletako kirol elkarteak txirrindularitza bultzatzen egindako lana saritu nahi izan dute, oroigarri batekin.

Gaurko batzarrean Gipuzkoakoa Federazioko kideek, 2013. urteko lan jardunari buruzko hainbat gai garrantzitsu jorratu dituzte, baina aurretik 2012. urteko kontuak errepasatu dituzte. Bertan, 2012. urtea superabitarekin bukatu dutela nabarmendu dute.

2013. urteari dagokionez, nahiz eta diru-laguntzek behera egingo dutela aurreikusi –Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-ekarpen txikiagoa egingo die–, urteko programak aurrera egingo duela adierazi dute. Ekonomia gaiak alde batera utzita, denboraldi honetarako kirol ekintza eta lasterketen egutegiaere finkatu dute eta baita ere denboraldi berrirako lasterketa eta teknika araudi berria ere.

Egindako lan onaren onarpena

Gipuzkoako Txirrindulari elkargoak Aretxabaletako kirol elkarteak, UDAk, urte guzti hauetan txirrindularitza bultzatzeko egindako lana plaka batekin saritu du. Izan ere, aurten, 75 urte beteko ditu Aretxabaletan abuztuaren 16an egiten den Andramari lasterketak eta, dagoeneko, 23 urtez azpiko eta elite mailako ziklistentzat klasiko bat bihurtu da.

Lasterketa horri dagokionez, aurtengo Andramarietan ez da ibilbide aldaketarik izango, baina antolatzaileek sorpresa bat edo beste egongo aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak