Txapel Txin ospakizunerako gertu!

Mirari Altube Arrese 2013ko urtarrilaren 30a

Artaxoako (Nafarroa) klinikatik etorri berri da Txapel Txin, zelan etorri gainera! Itxura berria duela agertu zen atzo eta zapatuko ospakizunerako deia egin: "Jantzi txapela guztiok eta girotu dezagun herria!"

Koadrilek, Kultura sailarekin batera, antolatutako jaia da Txapel Txin Eguna, eta egitarauak zapatu arratsaldeko hitzorduak jaso arren eguerdi inguruan dagoeneko txikiteoari ekingo diote Txapel Txinek eta koadriletako kideek.

Torrada lehiaketa

Arratsaldeko ekitaldia, ostera, torrada lehiaketarekin hasiko dute (18:30); etxean egindako torradak (8 bakoitzak) jasoko dituzte Herriko Plazan. Ondoren (19:00) Begira talde bizkaitarrak eskainitako Txirla beltzaren piratak ikuskizunarekin kalejira izango da. Eta gero (20:00) Aratusteetako pregoia egingo du Txapel Txinek. Sariak ere banatuko ditu: txapel dotoreenari –50 euro– eta torrada goxoenei –lehenengoari, 100 euro eta Torratxin txapela; bigarrenari, 50 euro; eta hirugarrenari, 30 euro–. Bukatzeko, txistorra mokadutxoa, torradak eta sagardoa izango dituzte plazan elkartutakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak