Galtzen hasi ziren
Albistegiren taldeak partidu gorabeheratsua jokatu zuen. Esan daiteke bi partidu izan zirela: bata lehenengo zatian jokatu zutena eta bestea bigarren zatian jokatu zutena. Lehenengo zatian Touring Aretxabaleta baino askoz gehiago izan zen eta ondorioz markagailuan aurretik jarri ziren. Bigarren zatian, ostera, aretxabaletarrek euren ohiko jokoa egiten hasi ziren; hala, 70. minutuan Oxelek berdinketaren gola egin zuen.
Gainera, markagailuak berdinketa erakusten zuenean Touring-ek penaltia alde izan zuen. Aretxabaletako Asier atezainak gelditu egin zuen jaurtiketa. Hilabete min hartuta egon ostean Guillen berriro ere zelaira itzuli zen, Amutxastegik, Anderrek eta Arrietajauregik ere minutuak izan zituzten. Gainera gazte mailako Jokin Mujikak debuta egin zuen.