Aretxabaletako kiroldegian jarritako puzgarriek arrakasta izan dute

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urtarrilaren 27a

180 bat umek gozatu ederra hartu zuten atzo, zapatua, uretako puzgarrietan. Izan ere, kirol jarduerez gain, aisialdiari zuzendutakoak ere eskaini nahi dituzte Ibarra kiroldegian, eta horretan dihardute. Aurreko zapatuan eta oraingoan uretako puzgarriak ekarri dituzte igerilekura, eta paradisua izan da hori herriko ume eta gaztetxoentzat, neguan ohikoa den kaleko hotzetik urrun, barruan primeran pasatzeko aukera eskaintzen dielako kiroldegiko programa berriak. Dela txirristan, saltoak egiten edo eskalatzen, primeran pasa dute.

Uretako ekintzak nahiz lehorrekoak, datozen asteetarako ere antolatuko dituzte ekintza gehiago, baina momentuz ez dago zehaztuta ez zer eta ez noiz. Dena delakoa izaten dela ere, neska-mutiko aretxabaletarrak zain egongo dira, ez dutelako berehalakoan ahaztuko azken bi zapatuetan hartutako gozatua.

Korta spinningean 

Oraingoz aurreratu dezakeguna da Jose Luis Korta bertan izango dela datorren zapatuan, otsailak 2, kiroldegia bisitatzen eta spinning saio batean parte hartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak