Hona Aratuste-domekako menuak:
- Helduendako (18 euro): patatak errioxar erara eta oilaskoa. Kopak ez dira menuan sartuko.
- Umeendako (13 euro): makarroiak eta oilaskoa.
Txartelak erosteko Kultura Saileko bulegotik (Arkupen) pasatu behar da. Hona ordutegia:
- Astelehenetik eguenera: 08:00-13:00 eta 14:00-17:00
- Egubakoitzetan: 08:00-14:00
Koadrilaren izenarekin batera bazkarira joango direnen izena ere eman beharra dago.
Kartel irabazlea
Bestalde, Peli Beltran de Herediak egindako kartelak iragarriko ditu Aratusteak. Zazpi lanen artetik aukeratu zuen epaimahaiak.