Bihar eta hurrengo zapatuan, hilak 26, igerilekuan egongo dira puzgarri horiek; beste zapatu batzuetan, ostera, kantxan jarriko dituzte.
Adinaren araberako taldeak osatuko dituzte igerilekuan arazo barik egin dezaten jolas neska-mutikoek. Hona ordutegia:
- 3 eta 6 urte artekoak (gurasoekin), 16:00etatik 17:30era
- 7 eta 10 urte artekoak (gurasoekin), 17:30etik 18:45era
- 11 eta 12 urte artekoak, 18:45etik 20:00etara
Ibarra kiroldegiko abonatuak debalde sartuko dira; eta abonatu ez direnek 5 euro ordaindu beharko dute sarrera.