Bestalde, azken urteotan legez lokal bi dituzte koadrilek mozorroak gertatzeko. Lokal horiek erabiltzeko izena eman beharra dago Arkupen.
Kultura Sailak hainbat arau ezarri ditu lokal horiek behar bezala erabiltzeko. Hala, talde bakoitzak arduradun bat izendatu eta taldekideek egiten dutenaren erantzukizuna izango du. Arduradun horri emango diote lokalaren giltza eta ezingo du inolaz ere kopiarik egin. Taldeek eramango dute lanerako behar dituzten tresnak eta materiala; eta beeste batzuena erabiltzeko baimena eskatu beharko dute.
Adin txikikoen ardura nagusi batek izango du, lokala erabiltzen hasi aurretik izendatua. Gazteak lokalean daudenean bertan egon beharko du arduradunak ere. Eta gurasoek jakinaren gainean egon beharko dute.
Erabilitakoa garbi eta txukun utziko da, eta azkenak argia itzali eta atea itxiko du. 21:00etan lokala itxi egingo dute eta gauez ezingo da erabili.
Otsailaren 19rako dena jaso beharko dute, eta egun horretan itzuliko dute giltza arduradunek azken garbiketa egin ostean. Eta lokalean istripuren bat izanez gero arduraduna izango dela kaltetua jakinarazi dute.