Iratxe Yañez gasteiztarrarekin batera epaituko dute Garikoitz Gartzia. Elkartasuna eta babesa eskaintzeko 25 bat lagun joan dira Madrilera, 19 inguru Aretxabaletatik eta beste 6 Gasteiztik.
Gartzia eta Yañez 2010eko urtarrilean atxilotu zituzten Portugalen, eta "erakunde terroristaren kidea izatea, dokumentu ofizialak faltsutzea, eta lehergaiak izatea eta eramatea leporatuta" 49 eta 23 urteko kartzela zigor eskaerak egin ditu Fiskaltzak, hurrenez hurren; izan ere, Gartziari "kalteak, lapurreta eta agenteari eraso egin izana" ere egotzi dizkiote.