Hona kartel lehiaketaren oinarriak:
- Edozeinek har dezake parte.
- Teknika librea izango da.
- Kartelaren neurria: 50x70 zentimetrokoa. Digitalean ekarriz gero, DINA 3n.
- Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du: Aratusteak, Aretxabaleta 2013
- Saria: 200 euro.
- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
- Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
- Kartelak urtarrilaren 17a baino lehen entregatu behar dira Arkupe kultur etxean.
- Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
- Epaimahaiaren erabakia, urtarrilaren 18an jakinaraziko da.
Lokalak mozorroak gertatzeko
Azken urteotan legez koadrilek bi lokal dituzte aurten ere mozorroak gertatzeko: kontu txikietarako (mozorroak, eskulanak…) Mitarte plazan, Urkulu lokal zaharra; eta kontu handietarako (karrozak, gurdiak…) Azbe lantegitik saihesbidera doan errepide albokoa. Horiek erabiltzeko Arkupen eskatu behar da giltza, eta talde edo koadrila bakoitzak arduradun bat izendatuko du.
Txapel Txin gertatzen
Txapel Txin eguna otsailaren 2an ospatuko da aurten, eta ordurako itxura aldatu guran dabil azken urteotan oso ezaguna egin den pertsonaia. Aurrerago izango dugu haren berri…