Zoru pelbikoa errekuperatzeko taldea sortu gura du Kuku Mikuk

Mirari Altube Arrese 2013ko urtarrilaren 7a

Kuku Miku elkarteak taldetxoa osatu gura du erditu ostean zoru pelbikoa zaindu eta lehengora bueltatzen laguntzeko. Urtarrilaren 18an hasita egubakoitzetan elkartzea da asmoa (14:30) Kuku Mikuren egoitzan, eta saio horiek Ane Remedios fisioterapeutak gidatuko ditu.

"Izugarrizko garrantzia du zoru pelbikoa zaintzeak, erditu ondoren lehengora bueltatzeko", diote Kuku Mikuko kideek. Hala, taldea sortu gura dute horretarako eta Ane Remedios fisioterapeuta aretxabaletarraren laguntzarekin landu ordubetez.
 
Egubakoitzetan izango dira eskola horiek urtarrilaren 18an hasita (14:30-15:30); taldea osatzeko gutxieneko kopurua behar dute. Talde iraunkorra izango da eta urtean zehar erdituko dutenek edota denbora hartzen dutenek ere izango dute aukera aurrerago sartzeko.

Izena emateko idatzi honako helbidera eta adierazi izen-abizenak eta telefono zenbakia: sanefisioterapia@hotmail.es. Prezioa, 12 euro elkarteko bazkideendako, eta 15 euro, gainerakoendako.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak