Alberto Albistegi entrenatzaileak esan zigun oso pozik daudela: "Guretzako oso partidu garrantzitsua izan zen Oiartzun gurekin berdinduta zioalako puntuei dagokienez eta partiduaren exigentzia mailan egotea lortu genuen, taldeak oso jarrera ona erakutsi zuen eta guztiok oso pozik etorri ginen partiduaren emaitzarekin".
Aretxabaletako jokalarien konpromisoa nabarmendu behar dela ere azaldu zigun Albistegik eta talde guztiaren ilusioa eta jarrera oso onak direla gaineratu.
Datorren astean Beti Gazte taldea hartuko dute etxean irabazteko helburuarekin.