Etxeko gazteenak igerilekuan, arrainak bezala

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 27a

Gabonetako parkea egin dute Aretxabaletan, atzo hasi eta gaur bitartean. Ibarra kiroldegian izan da hitzordua, eta neska mutilak gustura aritu dira. Gaur, igerilekuko jokoekin disfrutatu dute txikienek, eta arratsaldean berriz, gazteen txanda izango da.

Neguko jolas parkea egiten ari dira Aretxabaletan bi egunotan. Poxpolin taldekoen ekimenez antolatu dute, eta atzo puzgarri, tailer, edota karaokean aritu baziren etxeko txikienak, gaurkoan igerilekuaren txanda izan da.

Arrakastatsua ari da izaten uretako parkea eta etxeko txikienak gustura aritu dira. Puzgarrietara igo eta azken nor eroriko jolasatu dute batzuek, txirristatik bota dira besteak...

Goizean 0-7 urte bitarteko gazteak aritu dira jolas eta igerian eta bazkalostean, 17:00etatik 18:30era, 7 eta 9 urte artekoen txanda izango da; eta 18:30etik 20:00etara, 10 eta 13 urte artekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak