Iker Sanchez eta Oxelen golei esker Aretxabaleta nagusi (2-0)

Ander Monedero 2012ko abenduaren 23a

Merezitako garaipena lortu du Aretxabaletak Trintxerperen aurka. Gainera, gaurko garaipen garrantzitsua  da, Hernanik Real Unionen aurka galdu ostean, liderrari hiru puntu murrizteko balio izan dio.

Nahiz eta Aretxabaleta partiduaren jabe izan, talde donostiarrak izan du norgehiagokaren lehenengo aukera garbia: bigarren minutuan, eskuin hegaletik jokaldia egin eta Danik baloia langara bidali du. Hori izan da Trintxerpek partiduan izan duen aukerarik garbiena.

Minutuak aurrera egin ahala, etxeko taldea jokoan nagusitzen hasi da eta 20. minutuan Aretxabaletak lehenengo aukera izan du: taldean egindako jokaldi on baten ondorioz, donostiarren areara heldu eta aurrelariak ezin izandu errematatu.

Hurrengo jokaldian, Aretxabaletak baloia arean sartu eta defentsak gaizki defendatu, baloia atxabaltar bateri iritsi eta atzelariak bere errematea eskuarekin geratu zdu: penaltia eta Sanchezek ez du huts egin.

Golarekin egitearekin batera, Aretxabaletak baloia lasaiago jokatzen hasi da eta 29. minutuan, korner batean bigarren gola sartzea lortu du. Aretxabaletako jokalari batek buruz egindako errematea zutoinean jo eta Oxelek baloia hartu eta sareran sartzea lortu du. Lehenengo zatia bukatu baino lehenago, Oxelek hirugarrena egiteko aukera izan du baina atezainak ondo geratu zuen arrasatearrak buruz egindako errematea.

Bigarren zatian, berriz, Aretxabaletak baloiaren jabetza luzeagoak izaten hasi da eta kanpotarrak gero eta urduriago jokatzen hasi dira.

Ander Fernandezen debuta

61. minutuan egin du Ander Fernandez gazteak lehenengo taldearekin debuta eta zortzi minutu beranduago, bigarren penaltia eragin du. Ausardiaz, baloia hartu eta penaltia bota du, baina atezainak baloia geratzea lortu du. Hortik aurrera, etxeko taldea partidua noiz bukatuko zain geratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak