Loramendiko Kultura taldeak deitu zuen lehiaketa eta epaimahaia ere bertako kideek osatu dute. "Ez da izan batere samurra lanak baloratzea kalitate handikoak izan direlako; lehenengoaren eta bigarrenaren artean hautatzea benetan zaila izan da", jakinarazi zuten atzo, eguena, sari banaketa ekitaldian.
Argazki bat eta hari egokitutako testua aurkeztu beharra zegoen; testua edozein generotako. Hala, irabazleak elkarrizketa egin zuen, bigarrenak bertsoak –seme alabekin kantatu zituen– eta hirugarrenak hitz jolasak. Hirurak irakurri zituzten egueneko ekitaldian eta aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira.
Juan Mari Agirreurreta irabazlea, Bitakora lana irakurtzen.

Amaia Agiriano, bertsoak kantuan Zihara eta Mikel seme-alabek lagunduta.

Nerea Egurzaren Bocca della Verita argazkia; hirugarren saritua (ezin izan zen egon sari banaketa ekitaldian).
