Arizmendikoen jatorrizko herrien bideoklipak arrakasta izugarria izan du

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko abenduaren 19a

Hemengo ikasleez gain, Mexikoko, Guatemalako, Kataluniako eta Galiziako haurrak ere agertzen dira ikus-entzunezkoan eta atzo aurkeztu zuten ikasle, guraso eta senideen aurrean. Guztiek pozik eta hunkituta ikusi zuten bideoklipa. Sorpresak ere izan ziren aurkezpenean, izan ere, Porrotx eta Porrotxin pailazoak ere bertan izan ziren. 

Arizmendi Ikastolako Basabeazpiko haurrek munduko jatorrizko hizkuntza eta herrien existentzia sustatzeko asmoz, Jatorrizko herriak eta munduko loreak izeneko bideoklipa grabatu dute. Proiektu horretan herri desberdinetako jakintzetako edukiak hartu dituzte eta horiekin lanean ibili dira ikastolan.

2 eta 6 urte bitarteko neska-mutikoek hartu dute parte proiektuan. Ikus-entzunezkoaren grabazioa gurasoek egin dute eta audioa Arrasateko Shot! Estudioan grabatu da. Proiektuak izaera unibertsala du gainera, izan ere, Mexikoko, Guatemalako, Kataluniako eta Galiziako haurrek ere parte hartu dute. Guztira, 126 neska-mutiko aritu dira lanean eta proiektu horretan Arizmendik Garabide elkartearen laguntza izan du.

Atzo aurkeztu zuten bideoklipa ikasle, guraso eta senideen aurrean eta guztiak pozik eta hunkituta ikusi zuten ikus-entzunezkoa. Baina gonbidatu bereziak ere izan ziren bideoklipa ikusten: Porrotx eta Porrotxin pailazoak, hain zuzen. Umeek sorpresa ikaragarria hartu zuten pailazoak euren ikastolan ikusi zituztenean eta harrera ezin hobea egin zieten pailazoei. Eurek ere oso gustura ikusi zuten umeen bideoklipa.

Irakasleak ere pozik gelditu dira proiektu berezi honetan egindako lanarekin.

Adin desberdinetako umeek egindako bideoklipa nola egin zuten ere ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek eta guztien aurpegietan ikusi ahal izan ziren irribarreak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak