Madrilgo 32. Teologia Kongresuan Jose Antonio Pagolak egindako berbaldia eman zuten telebista bidez, eta ondoren, hark esandakoen gaineko eztabaida saioari ekin. Berbaldi horren ordu erdia entzun zuten, eta beste ordu erdia eztabaidari eskaini: "Izan ere, eztabaidatzea eta iritziak trukatzea da gure asmoa".
60 lagunetik gora elkartu ziren lehen saioan, eta gustura jardun zutela eztabaidan jakinarazi dute. Bigarren saioan hausnarketa horrekin jarraitzeko interesa agertu zuten gainera, gehienek. Egubakoitzean izango da, Arkupen (19:30). Eta bertaratzen direnek berbaldiaren testu osoa jaso ahal izango dute.