Areto futbolean, Aretxabaletako taldeak Bilkoin zuen aurrez aurre, eta bi golengatik galtzen joan bazen ere, partiduari buelta eman zioten aretxabaletarrek eta garaipena gertu izan zuten. Lehenengo zatia 0-1 emaitzarekin bukatu eta bigarrenaren hasieran sartu zieten bigarren gola, baina, joko onari esker, berdindu egin zuten Del Tesoren mutilek. Azken bost minutuetan gol aukera gehiago izan zituzten. Azkenean, pozik egoteko moduko emaitza.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.