Afaldu bakarrik ez, elizateetako irteera ere egin zuten egun horretan: 20 bat lagun batu ziren eta lau ordu pasako ibilaldia egin zuten. "Irteera polita egin genuen; tartean, berreskuratu diren bide zahar batzuk ikusi genituen", dio Murrukixo elkarteko kide eta sortzaileetako batek, Iñaki San Miguelek.
Hiru hitzaldi
Abenduko aste bukaera guztietarako antolatu dute ospakizunen bat Murrukixoko lagunek. Aste barrurako ere bai: Mendi Asteko hitzaldiak egingo dituzte martitzenean (Txile da gaia), eguaztenean (Kanada) eta egubakoitzean (Dolomitak), Arkupen (19:00); eta datorren zapatuan, Leixargaratera joango dira.
Bitxikeria gisa, afaria ez dute Murrukixoren urtebetetze egunean egin, astebete lehenago baizik, Murrukixo elkartea 1987ko abenduaren 22an sortu zuten-eta.