Merezimendu osoz gailendu da UDA Zarautzen aurrean (4-2)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 16a

Aretxabaletak ederto hasi du partidua eta berehala jarri da aurretik markagailuan. Hiru goleko aldea lortu dute baina zarauztarren erreakzioak lehia estutu du (3-2). Eskerrak Alberto Albistegiren mutilek berehala lortu dutela 4-2koa egitea: "Lau gol sartu ditugun arren, ez gara oso fin ibili orokorrean. Hala ere, eurak baino gehiago izan gara, merezimendu osoz irabazi dugu". Iker Sanchez aurrelaria izan da protagonista nagusia, bi gol egin ditu-eta. Oxel Apraitzek ere bere gola egin du.

Kronika osoa asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak