Hiruatxeko kideak pozik daude mahaiak izan duen erantzunarekin. "Jendeak gero eta gehiago ezagutzen ditu produktuak, eta gaur ere etorri dira euren gustukoak erostera", adierazi du Oier Sarasuak. "Elkartasuna zabaldu bai, baina bidezko merkataritzako produktuak erakustea da, gehien bat, mahai honen helburua. Horrekin batera, jendeak ziurtasuna izatea kalitatezko produktuak erosten dituela eta trukean diru kopuru duin bat jasotzen dutela ekoizleek", gaineratu du.