Santa Luzia egunean omentzen dituzte 90 urteko bazkideak Basotxo erretiratuen elkartean eta aurten ere halaxe egin dute. 11 lagun ziren omenduak, eta horietatik sei elkartu ziren: Sinesio Diez, Alberto Martin, Dionisio Abasolo, Cecilia Arenaza, Paula Iregi eta Concepcion Berasaluze.
Eta ezin joan izan zirenak: Elia Justel, Asun Gastañaga, Manuela Goñi, Isabel Garcia eta Nicolas San Miguel.

Basotxoko presidente Agustin Aginagaldek egin zien ongietorria, eta ondoren dantzariek agurra. Basotxoko abestaldeak hainbat kantu eskaini zizkien gero, eta bukatzeko, opariak jaso zituzten. Pozik azaldu ziren omendu guztiak, eurei halako ekitaldia eskaini izanarekin harrituta.
Ospakizuna bukatzeko txokolate beroa izan zuten elkartutako guztiek, trikiti doinuek girotuta.